Vistas de página en total

Aurkezpena

KONTSUMISMOA ETA BRETXA DIGITALA

Gure lanean Kontsumismoari eta Bretxa Digitalari buruz hausnartu dugu. Hasieran, zer erakutsi eta irakatsi nahi genuen zehaztu genuen. Gaiari buruzko informazioa bildu genuenean aurkezpena prestatzen hasi ginen; klaseko taldea kontuan izanik partaidetza landu nahi genuen eta honekin bat zerbait irakatsi. Horretarako, buruhauste asko eta askoren ondoren aurkezpena bitan banatzea pentsatu genuen, kontsumismoa alde batetik eta bretxa digitala bestetik, beti ere haien arteko lotura aipatzen.
Aurkezpenari sarrera emateko dinamika bat prestatu genuen, hasiera – hasieratik klasekoak partaidetzara bultzatzeko eta kontzientzia hartzen hasteko. Zenbat kontsumitzen duten ikus zezaten galdera sorta bat bota genuen. Honen ostean Kontsumoari buruzko informazioa eman genien (PPT-an ikusi).
Bigarren blokeari sarrera emateko kuboaren dinamika prestatu genuen.

KUBOAREN DINAMIKA

4 talde egin genituen, 7 pertsonako talde bat eta 8 pertsonetako hiru talde. Talde guztiek material berdina ez izan arren, talde bakoitzak material jakin bat izan zuen. Materiala trukatu zezaketen, horretarako talde bakoitzean arduradun bat zegoen. Trukaketak klaseko iskina batean egin behar ziren. Materialarekin 8x8cm-ko kuboak egin behar zituzten. Hori lortzeko, 10 minutu zituzten; kubo gehien egiten zituen taldeak irabaziko zuen. Kuboak egiteko emandako materiala edo trukatutako materiala baino ezin zuten erabili.

Emandako materiala:
1.go taldeari: 2 kartulina, 3 arkatz, artazi pare bat eta 10 zelo zati.
2. taldeari: kartulina 1, 3 erregela, 3 artazi pare eta 10 zelo zati.
3.taldeari: 7 kartulina eta 4 zelo zati.
4. taldeari: 8 kartulina eta 4 zelo zati

Materialaren esan nahia:
Kartulina: lehengaiak
Erregela eta arkatza: jakintzak
Artaziak: teknologia
Zeloa: eskulana

Zertarako balio du dinamika honek?
Dinamika hau hautatu genuen teknologia oso aurreratua izan arren baliabiderik izan gabe ez dela  ezer egiten klasekoek jakiteko.



Dinamika honen ondoren Bretxa Digitalari buruzko informazioa eman genuen (PPT-an ikusi). Eta aurkezpenarekin bukatzeko galdera sorta bat bota genituen hausnarketa txiki bat egiteko. Azken galderekin hausnarketa egiteko ez genuen denbora nahikorik izan eta pena izan zen, honela ez genuelako klaseko kideen iritzia jaso.

No hay comentarios:

Publicar un comentario