Vistas de página en total

Post-programa

POST-PROGRAMA

Post-programa? baina zer esan nahi dute bi hitz potolo hauek?Post-programa uste baino errazagoa den zerbait da. Orain arte irakasgai honetan egindako lanen bilketa hutsa baino ez da. Bertan bizipenak, gogoetak, interesgarri suertatutako guztia … biltzen da. Modu honetan orain arte ikasitakoaz jabetzeko tresna ezin hobea dela uste dugu. Beraz, egindakoari leku bat bilatzen saiatu gara!!!!!!!!!!

1.BESTE KLASE DINAMIKA BAT …

Ikasgaia osatzeko beste era bat ikusi dugu. Normalean edukiei dagokienean erabiltzen den egitura itxia gainditu daitekeela ikusi dugu eta guk eraikitako ikasgaiak ere egon daitezkeela ikasi dugu. Irakaslearen papera aldatu egin da, “animatzaile” bilakatuz eta gu geu izan gara, gaiak aukeratu, jorratu eta azaldu ditugunak.
Horizontaltasuna irabazi eta gure interesen inguruan eraikitako ikasgaia bihurtu da.

2. GURE ESKOLA EREDUA KOLOKAN JARTZEN.

Gaur egungo eskola eredua, industria gizarte batean oinarritutako eredua da eta bi irizpide nagusiren inguruan eraikitako erakundea da. Alde batetik ikuspegi ekonomiko baten inguruan, hau da, biharko produkzio katean sartzeko “pieza” berriak sortzeko helburuarekin, eta bestaldetik, ikuspegi kultural batetik, tradizionalki sustatutako nortasun kulturala mantentzeko, gero eta globalizatuagoa den eta gero eta lekuko kultura nortasun gehiago desagertzen ari diren mundu batean.
Zentzu horretan, zer egin? Argi dago bai batzuek eta bai besteek esaten duten moduan, hezkuntza sistemak, eskolak erakunde moduan aldaketak dituela, baina beharbada, erreformak baino hezkuntza sistemak eraldaketa sakon bat behar du.

3. IKT-AK ESKOLETAN BEHARREZKOAK

IKT-ak eskoletan erabili beharrean aurkitzen gara. Askotan ez da erraza izaten, gauza guztiekin gertatzen den bezala bere alde onak eta txarrak dituelako.Hori kudeatu beharrean aurkitzen gara irakasleok eta horri aurre egiteko, lanari gogor ekin behar diogu!

4. NEOLIBERALISMOA, IKT ETA ESKOLA: DARWINISMO PEDAGOGIKOA?

Gaur egungo eskola ereduak eredu industrializatu bati erantzuteaz gain, eredu ideologiko bat erantzuten dio. Dominazio sistemak ezarritako eredu bat erantzuten dio, eta Chomsky-k azaltzen duen moduan, hezkuntza eza sortzen da.
Zentzu horretan, eskolaren eraldaketa bat eman behar da, eta IKT- ak zentzu horretan egundoko garrantzia dute errealitate ezberdinak ezagutarazteko eta inposatutako ikuspegiari erantzuteko momentuan.

5. KOOPERAZIOA

Fredericken ipuinean argi ikus dezakegunez, ikusten ez den lana , oso baliogarria da .
Guzti honekin atera dezakegun ondorioa honakoa da : askotan , gauza batzuk denbora galtzeko baino ez direla uste dugu eta azkenean oso baliogarriak izaten dira . Ipuin hau egunerokotasunean gertatzen diren gauzekin erlazionatu dezakegu. Adibidez , lan kooperatiboa egiterakoan argi utzi behar da zein den taldekide bakoitzaren eginkizuna , argi dago taldekide batek beste batek baino lan ikusgarriagoa egingo duela baina hori ez du esan nahi beste batek egindako lana garrantzirik ez izatea . Talde kooperatiboetan guztien lana garrantzizkoa da nahiz eta askotan ikusgarria ez izan. Beraz, kooperazioa oso lan positibotzat jotzen dugu, eta gure etorkizuneko lanari begira berebiziko puntua izango baita.



6. BRETXA DIGITALA


7.KONPETENTZIA DIGITALA ESKOLAN

Gaur egungo errealitatera hurbiltzeko beste mekanismo batzuk ikusten ari gara ikasgai honetan: IKTen bidezkoak, alegia. Zentzu horretan eskolan ere mundu digitalaren inguruan eraikitzen ari den informazioaren gizartean bizitzeko, osotasunean benetako autonomia bat izateko beharrezkoa dugu konpetentzia digitalaren menperatzea. Horregatik, bai irakasleko bai ikasleko konpetentzia hori jasotzeko ahalegina eta bideak ezarri beharrean gaude. Beraz, horri ekingo diogu…!


8. IKT IKASKUNTZA PROZESUAN

Ukaezina da, gure eguneroko bizitzan teknologia berriak sartu direla eta geratzeko asmoz etorri dira. Hezkuntzan ere berdina gertatu da, gaur egun klaseetan ordenagailuak, arbela elektronikoak, proiektoreak, eta beste hainbat berrikuntza digital sartu dira. Gure ustez, hauek oso garrantzitsuak dira, eta hezkuntzan duten betebeharra betetzeko hauen sustapena bultzatu behar da. IKTei esker, ikasleek konpetentziak garatuko dituzte teknologiaren inguruan eta prestatuago egongo dira, etortkizuneko gizartean sartzeko.

9. ESKOLA 2.0 (Sarean jolasean)(Tilikutu)

Gaur egungo gizarte garatuaren errealitatean kokatzeko, eskola 2.0 zer den eta zertarako den jakin behar dugu. Eskola 2.0 pertsonen eta ordenagailuen interakzioari da, eskola mailan. Teknologia berriek gure gizartean aldaketa eta aurrera pausu handia izan duenez, leku bat bilatu beharrean aurkitzen gara. Horretarako gizartetik hasi beharko dugu eta beraz, eskoletan ere. Beraz, eskoletan betiko metodologiatik pixka bat aldendu beharko ginateke eta eskola 2.0 – ri aurre egin. Aurkezpen hauen bidez, konturatu gara hau guztion iniziatibarekin aldatu dezakegula eta beraz, bada ordua hori jorratzeko!!! BERAZ, animo etorkizuneko irakasle guztioi!!!!


10. LIBDUB-BIDEO KAMEREN ERABILPENA (Bitxikeriak)

Talde honek Libdub bat egitea proposatu zigun eta klaseko gehiengoa egiteko prest egon ginenez lanari ekin zioten. Lan handia egin zuten, Libduba klaseko egun batean entseatu gabe egin genuen eta primeran atera zen. Ekintza hau gazteekin zein umeekin egitea primerakoa dela uste dugu, oso dibertigarria baita eta ekinez asko ikasi dezakegulako, baina ekintza hau egiteko aurretik prestakuntza handia egotea beharrezkoa da.


11. MUGIKORREN ERABILPEN ONA ESKOLAN (Aparkamintxu taldea)

Lan honen bidez ikusi dugu gauzak segun eta zein testuinguru eta nola erabiltzen diren onuragarriak ala kaltegarriak izan daitezkeela. Betidanik pentsatu da eskoletan mugikorrak erabiltzea gauza txar bat zela baina zergatik ez planteatu beste era batean? Gure ikasleei irakatsi ahal diegu nola erabili daitezkeen mugikorrak eskolan eraginkorrak eta baliotsuak izateko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan. Hori egiteko beharrean aurkitzen garela argi utzi digu Aparkamintxu taldeak, gai hau sakonki jorratu ostean. Beraz, eskola modernizatu, teknika desberdinak erabili, berritu, onartu baita mugikorrak ezarri behar!

12. KULTURARTEKOTASUNA SAREAN (Txiri- txiri)

Gaur egungo eskoletan gero eta ohikoagoa da gela berean kultura desberdinetako ikasleak egotea. Kultura artekotasuna errealitate bat da, horregatik, ezinbestekoa da kultur desberdinetako ikasle horiek diren moduan aintzat hartzea eta haien ohitura eta kulturari buruzko jakin-mina bultzatzea integrazio prozesua positiboa izateko. Integrazioa, bere jatorriari uko egin gabe.

Teknologia berriez baliatuz beste herrialde batzuekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzen digu, lekutik mugitu gabe errealitate ezberdinak ezagutzeko.


13. PORTAFOLIO DIGITALA (Lamieneskatza)

Portafolio digitala lana ebaluatzeko eta ordenatzeko metodologia bat da. Baina ez soilik ebaluatzeko, baizik eta lanari forma bat emateko, jakintza metatzeko, eta bestela garrantzitsuak diren hausnarketa bultzatzeko eta behi amaierara helduta, egindako bidearen “bitakora koaderno” bat izateko.

Aro digitalean ere, oso garrantzitsua da portafolioa delako teknika digitalizazioaren uztartzea, alde batetik alfabetizazio digitalean laguntzen duelako eta bestaldetik, portafolioan agertzen diren hausnarketak ahalik eta jende gehiagori heltzen zaizkiolako, interakzio positiboa ere ahalbidetuz.


14. FACEBOOK (Magistekno)

Talde honek sare sozialei buruz hitz egin zuen. Proposatu zuten hauek hezkuntzan integratzea ikasleen eta gurasoen bidez. Gure ustez, sare sozialek duten funtzioa oso ona da, jendearekin komunikatzea ahalbidetzen dute, eta informazioaren transmisioa errazten dute baina ez dira haurrentzako egokiak eta hezkuntzan duen erabilgarritasuna zalantzan jartzen dugu. Sare sozial hauek helduagoentzako direla deritzogu, gainera, eskaintzen dituzten aukerak ez dira egokienak lanerako.


15.IRAKASLEEN FORMAKUNTZA (Atzekoak)

Irakasleon formakuntza ikasketak bukatu eta askoz harago doan bidea da. Irakasleok etengabeko formakuntzan aritu beharrean aurkitzen gara eta metodo pedagokiko berriak topatu behar ditugu, klase magistralak baino haratago doazenak. Parte-hartzea, enpatia, eta jarrera aktibo bat bideratzen dutenak. Beraz, guztion lana da hau.
Aurkezpen honen hasieran pentsatu dugu “txapa” izango zela, izan ere, taldekide bat teoria abstraktuki botatzen hasi da, inongo zentzurik gabe. Orduan, beste bi taldekidek eten egin dute eta metodologia magistral hau zalantzan jarri dute lanaren bidez. Antzezpen hau oso ondo egin dute, eta bete betean eman dute gaiaren funtsarekin. Gaur egun, irakasle askok modu honetan ematen dituzte haien klaseak. Klasera heldu, power pointa jarri eta txapa botatzen hasten dira, ikasleen parte hartzerik edo interakziorik gabe. Honek hezkuntzari kalitatea kentzen dio, ez baita ikaskuntza esanguratsurik ematen eta emaitzak okerragoak izaten dira.
Honen ordez, uste dugu beharrezkoa dela ikaslearen beharrizanak eta ezaugarriak kontuan hartzen dituen hezkuntza sistema bat martxan jartzea eta bultzatzea. <modu honetan, ikasleen interesa piztuko litzateke eta azkenean emaitza hobeagoak lortuko lirateke.

16. POST PROGRAMA

Honen bidez, orain arte egindako lan guztien hierarkia bat egin dugu. Bertan landutako edukiak, erabilitako metodologia, plazaratutako ideiak… agertzen dira. Nolabait irakasgai honen laburpena. Honekin batera, bertan bizi izandako esperientziak zeintzuk izan diren argi utzi ahal digun idazkia da eta irakasgai honek ahoan utzi digun azken zaporea azaleratuz: garratza, mingotsa, gazia eta goxoa.


17.ONDORIOAK

Irakasgai honen bidez gauza asko ikasi ditugu, nahiz eta hasiera batean horren sentsazioa berdina ez izan. Konturatu egin gara besteen esperientzietatik asko ikasten dela ( beharbada klasean aurkeztutako esperientziak oso mamitsuak eta aberasgarriak izan direlako!!!!!) . Gainera irakaskuntza- ikaskuntza prozesu honetan guztiok izan gara gidatzaile zein protagonista eta beraz, originaltasuna izan da lan guztien gakoa. Beraz, esatekoa da: ZORIONAK Bertan parte hartu dugun GUZTIOI!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario