Vistas de página en total

domingo, 25 de marzo de 2012

2012-03-22



Gaurkoan nahiz eta pasaden astean , talde bakoitzak lan egiteko denbora izango genuela adostu , azkenean klase teorikoa izan dugu. Esan beharra dago gaur orla izan dugula beraz pixka bat kaosa izan da, klase bitartean ateratzeko beharrean aurkitu garelako batzuk. Egia esanda nahiko despistatu gaitu egoera honek baina Joxemi Correaren powerpointa ikusita buru belarri egon gara klasean. 

“ LAS TIC EN EL APRENDIZAJE” powerpointa ikusi dugu, eta honen bidez Joxemi Correaren ikuspegia zein den ikusteko aukera izan dugu. Hasiera batean teknologia berriei buruzko datu orokorrak ematen hasi da eta aldi berean honen alde onak azpimarratu ditu: informazioa bilatzeko lagungarriak dira, adibideak ematen laguntzen dute, bere erabilgarritasuna aurkitzeko lagungarriak dira, teknologiarekin ikasten ikasten da (hau bidea da ez emaitza), eskolako mugak apurtzeko aukera zabala aurkezten du, talde lana bultzatzen du… 

Powerpoint honetan, azken finean, IKT-rekin lan egitean irakasle ona izateko aholkuak ematen ditu. Gaur egun aurkitzen garen gizarte honetan ezinbesteko puntua da eta guztiok honi aurre egiteko erronka desberdinei aurre egin behar diegu. Baina horretarako, zer prestakuntza mota behar dugu irakasleok? Joxemik azpimarratzen duen bezala, oinarrizko ezagutzak izatea beharrezkoa da hala nola: word, internet, youtube, google, paint… egunerokotasunean erabiltzen ditugun programak batik bat. 

Horretaz aparte beste programak erabiltzen jakitea oso onuragarria izango da. Teknologia eskoletan aurrera pausu handiak ematen ditu eta gu ezin gara horien atzean gelditu. Beraz, hori ekiditeko, irakasleak birziklatu beharko dira, teknologia teoria pedagogikoetan oinarritu beharko lirateke( teknologian hezitzea eta teknologia ez hezitzea). Gainera, toki bat sortu beharko lirateke bertan ezagutzak sortzeko. Powerpoint hau ikusita, bideo bat ikusi dugu.Oso bideo interesgarria izan da.

1 comentario:

  1. KAIXO KLASE!
    2TXIKERIAK TALDEA GARA (Marina, Jone, Arrate, Osane). GOGORATZEN DIZUEGU DENON ARTEAN LIPDUB-A GRABATUKO DUGULA, APIRILAREN 19an (ostegun honetan Teknologian orduan). DAKIZUENEZ HERRI KIROLAK IZANGO DA GAIA, HORREGATIK ESKATZEN DIZUEGU AHAL IZANEZ GERO HURRENGO GAUZATXOAK EKARTZEA:
    • ARRANTZALE ZAPIAK
    • DANTZAKO GONAK
    • LAUKIDUN ALKONDARA
    • TXAPELA, ALBARKAK …
    EZ DA DERRIGORREZKOA GAUZA GUZTIAK EKARTZEA, BAINA BAKOITZAK DETAILEREN BAT JANZTEA GUSTATUKO LITZAIGUKE, DENON LANA HOBETO GELDITZEKO.
    LASAI EGON! BAKOITZAK ZER EGIN BEHAR DUEN AZALDUKO DUGU GRABAKETA EGUNEAN, ENTSEGUA EGIN ETA PRIMERAN PASAKO DUGU! ABESTIA ZEIN DEN JARTZEN DIZUEGU!

    http://www.youtube.com/watch?v=KYpF7ZrjZB0

    ResponderEliminar