Vistas de página en total

martes, 24 de abril de 2012

2012-4-19


Gaurkoan, aurkezpen eguna izan dugu. Bretxa digitala eta kontsumoari buruzko aurkezpena egin dugu gure taldean. Aurkezpena eta gero beste talde batek bere aurkezpena egin du.Oso aurkezpen originala izan da “lip dub” bat egin dute. Bertan herri kirolak aurkeztu dira eta klase-kide guztien kolaborazioa eskatu da. Momentuan gauzatua izan da eta korrika egiten genuen bitartean grabaketa egin da. Aurkezpen honen bidez, konturatu gara gure etorkizuneko ikasleekin lan egiteko modu dinamiko eta aproposa izan dela. Egia esan, aurkezpenak oso aberasgarriak izaten dira normalean. Gure ikasleei hau helarazi beharko diegu, aurkezpena egiten dutenek adituak izaten direla eta besteok ikusle eta entzule aktiboak direla ulertaraziz. Aurkezpenak ikasteko beste metodologia dira eta aurkezleen eta entzuleen arteko hartu-eman zuzena gauzatzen da bertan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario