Vistas de página en total

domingo, 6 de mayo de 2012

2012-05-03


Gaurkoan ere, aurkezpenak izan ditugu eta beraz, guztiok batera egon gara, bikoizketarik egin gabe. Oso aurkezpen desberdinak eta aberasgarriak izan dira. Lehenengo taldeak, “tilikutu “ taldeak, Eskola 2.0 gaiari buruz egin dute. Hasieran oso dinamikoa izan da eta oso erabilgarria erakutsi digutena baina azkenean pixka taldeak, bat aspergarria izan da. Bigarren taldeak, “txiri txiri” oso originala eta dibertigarria izan da. Lan handia egin  dutela ikusten da. Hirugarren taldeak, “aparkamintxu” taldeak oso ondo egon da eskoletan mugikorrak era egokian erabiltzeko modua irakatsi digute. Orokorrean , aurkezpen guztiak oso ondo eta oso erabilgarriak izan dira. Aurkezpen guzti hauekin ikusi dugu, gure lanari begira, ikasleak protagonistak bihurtu behar ditugula. Besteen ekarpenetatik asko ikasten dela eta besteekiko konparazioak alde batera utzi behar direla. Baloratu behar dena originalitatea eta aniztasuna izan behar dela. Benetan ikasgaian erabilitako metodologia oso aproposa izan da eta asko ikasi dugu!

No hay comentarios:

Publicar un comentario