Vistas de página en total

domingo, 6 de mayo de 2012

2012-4-26



Gaurkoan, ez da bikoizketarik egon, beraz, guztiok mate eta tekno batera izan dugu; teknologia berriak ikasgaiko aurkezpenak egin ahal izateko. Egia esanda, aurkezpenak  oso onak izan dira orokorrean. Bata  bestetik oso desberdinak izan dira, oso originalak. 4 taldek aurkezpenak egin dute. Lehenengo taldeak, “Sarean jolasean” aurkezpen bikaina egin du.Erabilitako dantzak eta abestiak oso aproposak izan dira eta toke berezia eman diote aurkezpenari. Gainera, teoria gutxi bota dute eta horrek abiadura ematen dio aurkezpenari. Gehienbat iritziak eta ideiak izan dira. Bigarren taldeak ,”magistekno”, atzetik lan handia egon dela ikusten da baina bideoa lar luzea izan da gure ustez.Hala ere, ikusleok parte hartzeko dinamika  egin dute eta hori ideia polita dela uste dugu, gure parte hartzea sustatzen duelako. Hirugarren taldeak, ”lamieneskatsa”, oso aurkezpen polita egin du. Oso originala izan da, aireportu eta hegazkin bidaiaren xehetasun guztiak erabili dituztelako. Gainera, guk egindako lan bat erabili dute haien lana aurrera eramateko, eta hori oso egokia iruditu zaigu. Bestalde, bloggaren erabilgarritasuna erakutsi digute, gure etorkizunerako lanari begira. Teoria eta praktika oso ondo uztartu dute baina jarritako bideoak lar arin Joan dira, eta pena izan da hain ondo jarraitu ahal  ez izatea. Laugarren taldeak, “atzekoak” oso aurkezpen ona egin dute baina powerpointean informazioa gehiegi zegoen eta beraz, lar kargatuta zegoen eta hori aurkezpena jarraitzeko arazoak sortzen zizkigun. Aurkezpenak oso landuta egon dira eta asko ikasi dugu haietatik, oso aberasgarriak izan dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario